Findegi guztiak daude greban

Erretreten erreformaren aurkako manifestazio eguna izango da berriro gaurkoa; Baionakoa Lan Burtsatik abiatuko da

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Frantzian diren hamabi findegiak greban jarri dira, erretreten erreformaren aurkako protesta asteartez geroz gogor eramaten ari direla. Guztiak itxiak edo ixtekotan dira. Total enpresako CGTk zehaztera eman duenez, Maiatza 68az geroztik ez da horrelako mugimendua sentitu sektorean.

Horri loturik, atzo goizean poliziek hainbat petrolio biltegi desblokeatu zituzten, «ezantza eskasiarik ez dadin izan», Dominique Bussereau Frantziako Garraiorako Estatu idazkariak zehaztera eman duenez. Baina, ber unean, blokeoa beste gordegi guneetara hedatzen ari zen.

Hain zuzen, grebarengatik eskasia sentitzen hasia da zenbait eskualde edota sektoretan. Hala nola hornitzeko arazoak dauzkate Frantziako %10 bat ezantza gunetan, eta hainbat aireportutan ere laster gerta daiteke. Parisko Orlykoan 17 egunentzako stock-a daukate, eta Roissykoan, asteburu bukaera arte. Merkantzia garraioei doakienez, erreserba stock-en eta erregaien inportazioa hasteko baimena eman zuen herenegun Frantziako Gobernuak. Petrolio Industriaren Egiturak dio asteazkenetik aitzina direla «horniketa arazoak» agertuko.

Protesta eguna berriro gaur

Gaur ere jarraitzen dute protestek Ipar Euskal Herrian zein Frantzian. Baionako Lan Burtsatik abiatuko da 10:30ean manifestazioa. Egitasmoa bertan «behera uztea» eskatuko zaio Frantziako Gobernuari.

Hainbat mobilizazio egin ziren atzo ere. 400 bat lagunek manifestatu zuten Donibane Lohizunetik Ziburura, Daniel Poulou diputatuaren (UMP) bulegora arte. A63 autobidean, 30en bat auto motel-motel egin zuten Miarritze eta Hendaia arteko bidea, protesta gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.