Finko egin beharrean, bota egin ditu ABB-Galindok
BILBO. Azaroan sinatutako akordioan, hamalau behin-behineko langileri kontratu finkoa egingo ziela esan zuen ABB-Galindo enpresak. «Hori egin beharrean, 26 aldi baterako langile kaleratu ditu», dio ELAk. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzeak egingo ditu datorren astean. Enpresak jarrera aldatu ezean, protestak gogortzea ez du baztertzen sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu