2005 eta 2009 artean 211 milioi euroko iruzurra egin zuen Jose Maria Aristrain enpresaburu gipuzkoarrak, Madrilgo Fiskaltzaren iritzian, eta horregatik zigorra jartzeko eskatu dio Pozuelo de Alarcongo (Madril) epaileari. Ardura zibilagatik Aristrain diru kopuru hori itzularaztera behartzeko eskatu dio epaileari, eta, gainera, hamabost delitu egotzita, 1.190 milioi euroko isuna jarri nahi dio, 64 urteko espetxe zigorraz gain.
Fiskaltzak dio Aristrainek JMAC Korporazioa sortu zuela Herbehereetan, hango errenta sistema bere komenentziara erabiltzeko. Hala, berez Espainian ordaindu beharko lituzkeen zergei iskin eginez. Herbehereetan ez ezik, beste herrialde batzuetan ere gauza bera egin zuen Aristrainek, gainera, fiskaltzaren arabera.
Zehazki, Arcelor SA, ArcelorMittal SA eta Arcelor Mittal Steel enpresetako irabazien gaineko zergen iruzurra egin zuen Aristrainek, 2005 eta 2009 bitartean, fiskaltzaren idatziaren arabera.