FISKALITATEA. SOZIETATEEN ZERGA. Sozietateen gaineko Zerga %32,5an uzten duen araua onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

2005eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Araban eta Bizkaian bezalaxe, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere PSE-EEk Sozietateen gaineko Zerga %32,5ean uztearen aurkako botoa eman zuen. Arauak aurrera egin zuen EAJ, EA eta PPren aldeko botoei esker. EBk aurkako botoa eman zuen zerga handiagoa nahi zuelako, eta Aralar abstenitu egin zen arrazoi berdina argudiatuta. Errioxako Gobernuak hiru lurraldeetako arauak auzitegietara eraman ditu, Espainiako %35eko zergarekin bat egiten ez dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.