FISKALITATEA. Zergak murrizteko garaia al da oraingoa?

JOXERRA SENAR - HERRIA
2003ko irailaren 4a
00:00
Entzun
unduko ekonomia nagusiak azken bi urteotan motelaldian murgilduta egon dira, eta desiatutako susperraldiaren bila interes tasak bere historietako mailarik apalanetara jaistearekin ez dira gelditu. Gainera, batzuek defizita handitzeari ekin diote, ekonomiako errealitatean hain agerikoa ez den hiruko erregela bati jarraituz: zergak jaitsi, kontsumoa piztu eta ondorioz, ekonomiari bultzada eman.

Baina, defizita handitzeak konponbidea ekarri bai, baina burukomin ere bihur daiteke epe luzera. Frantzian egunotan eztabaida pil-pilean dago politika eta konomia munduan. Frantziako ekonomia geldo dago, ez atzera ez aurrera. Gobernuak konpromisoa hartu zuen hauteskundeetan errentaren gaineko zerga murriztekoeta gainera, uste du hazkunde ekonomikoa ziurtatzeko bidea dela. Jean Pierre Raffarin gobernuburuak adierazi berri du, aukeran, nahiago duela hazkundea defizita txikitu baino. Frantzian, ordea, oposizioa eta gobernuko alderdietako zenbait kidek auzitan jartzen dute ea unerik egokiena den zergak murrizteko.

Defizita handitu edo ez. Horra hor gakoa. Are gehiago atzetik Europako Batzordea dagoenean Egonkortasun eta Hazkunde Ituna gogora ekarri eta defizitak Barne Produktu Gordinaren %3 ezin duela iragan ohartarazteko. Frantziak jada iragan zuen iaz muga eta aurten EBko defizitik handiena izango du. Alemaniari antzeko zerbait gertatzen zaio. Eta Portugal, Holanda eta Italia kinka berean dira. Paradoxa da euroa sortzeko bidean defizitaren murrizketa hitzetik hortzera zerabilten bi herrialde nagusiek uko egin diotela orain aukera horri, eta beste kontraesana Euroguneak, osotasunean, ez duela beteko %3tik behera defizita izateko bere buruari jarritako konpromisoa. >

Defizitak burukominik eragiten ez dionetako bat da George W. Bush AEBetako presidentea; oraingoz. Akziodun handienen mesederako dibidenduen gaineko zerga kenduta eta Irakeko gerra tarteko, Clintonek utzitako superabita %5eko defizitean eraldatu du. OECDk burukominaren ezaugarriez ohartarazi zuen: epe luzera arazo bihur daiteke, interes tasak igotzera behar baitezake banku zentrala, susperraldia atzeratu edo eragotziz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.