Fiskaltza aspalditik ari zen Nueva Rumasa ikertzen
MADRIL. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak urtebete zeraman Nueva Rumasaren atzetik. Iazko martxoan hasi zuen ikerketa, herritarrei zorra saltzeko egiten ari zen operazioak legez kanpokoak izan zitezkeela irudituta. Jaulkipen haiei esker, 5.000 milioi euro bildu zituen konpainiak, eta zazpi enpresa erosi zituen. Iragan otsailaren 17an, ordea, konkurtso legera joko zuela iragarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu