Fiskaltzak Kutxabankeko ustezko irregulartasunei buruzko ikerketa hasi du

Finantza erakundeak berak jarri zuen salaketa.

Mario Fernandez, Kutxabankeko presidente ohia. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2015eko otsailaren 2a
15:18
Entzun

Salaketa bat jasotzen dugunean beti egiten dugun bezala, gertatutakoa ikertzeko eginbideak hasi ditugu", baieztatu du Bizkaiko fiskaltzak. Ostiralean jakinarazi zuen Kutxabankek 243.600 euroren irregulartasunak topatu zituela, Mikel Cabieces PSE-EEko kideari lotutako abokatu bufete bati egindako ordainketen harira. Eta jakinarazi zuen salaketa jarri zuela fiskaltzan.

Ustezko irregulartasun hori 2012tik dator, Mario Fernandezen agintalditik alegia. Hark, ohar bidez, Kutxabankeko presidente zen garaian "kudeaketa zintzoa" egin zuela nabarmendu du. Adierazi du "sorpresa, sumindura eta babes falta" sentitzen duela, inor ez delako berarekin harremanetan jarri auziaren harira. Eta agindu du "erantzun egokia" izango dutela bere ohorearen aurkako ekintzek.

Kutxabankek dagoeneko berreskuratu du dirua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.