ENPRESAK

Formica: Galdakaoko lantegiaren itxierak ez du atzerabueltarik

Galdakaon duen lantegian produkzioa eteteko erabakian ez duela atzera egingo berretsi du Formicak. Zeelanda Berriko enpresak dei egin die sindikatuei 170 langileren kaleratzeen baldintzak negoziatzeko, prest baitago legeak dioen kalteordaina hobetzeko.

Berria.info
2012ko urriaren 4a
13:12
Entzun

Agiri baten bidez, Formicak nabarmendu du erregulazio espedientea negoziatzeko epea datorren asteazkenean bukatuko dela, eta ez duela ikusi sindikatuen aldetik negoziatzeko borondaterik. Enpresak dio kaleratzeen legezko ordaina -20 eguneko soldata lan egindako urte bakoitzeko, 12 hilabeteko gehienezko mugarekin- hobetu nahi duela. "Arrazoizko eskaintza" egin duela ziurtatu du, eta zenbait langile beste fabrikatan koloka ditzakeela. Sindikatuei esan die alperrik ari direla lan itun berriaren negoziazioa eskaintzen, ekoizpena amaitzeko erabakia "irmoa eta behin betikoa" delako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.