Foru aldundiak ez die opor fiskalen dirua itzultzeko eskatu, SEAren arabera

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Opor fiskalen auzia behin betiko amaitzeko prozesua korapilatu egin da azken asteotan ere. Europako auzitegiek aldundien tesi guztiak lurperatu ondoren, laguntza guztiak benetan berreskuratu ote diren egiaztatu nahi du Bruselak, eta, bien bitartean, balizko isunaren zenbatekoa handitzen ari da. Egoera ikusita, Bizkaiak ustez falta den dirua biltzeari ekin dio, eta diruaren %77 kobratu du. Bi enpresa baino ez dira falta. Araban, aldiz, PPko foru gobernu berriak ez du inolako urratsik egin, eta enpresei dirua itzultzeko ez diela eskatu baieztatu zuen SEAk atzo.

Jarrera hori «koherentea» dela uste du Ugartek, eta segurtasun juridikoaren arazoa berretsi zuen. «Pentsa duela urte batzuk etxebizitza erosi eta kenkaria baliatu zenuela. Orain, kenkaria itzuli eta interesak eskatuko balizkizute, nahiko gaizki hartuko zenuke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.