Nafarroakoa Merkataritza Ganberak inkesta egin du herrialdeko enpresen artean, 2003an izan duten bilakaera aztertzeko. Guztira, 25.000 langiletik gora biltzen dituzten 544 enpresari egindako galdeketen ondorio nagusia da urte hau iazkoa baino hobea izatea emaitzetan. Hala ere, datorren urterako emaitza are hobeak espero dituzte enpresa gehienek, oraingo joera oinarri hartuta.
Galdetutako enpresen %58k datorren urtean negozioak gehitzea espero dute, bai barne merkatuan bai esportazioetan. Inbertsioetan ere, 2004an enpresen %39k gehiago inbertitzea aurreikusten dute. Enpleguari dagokionez, berriz, soilik galdetutako enpresen %22k aurreikusten dute euren plantila zabaltzea. Sektorekako banaketa eginda, hurrengo urterako aurreikuspen baikorrenak zerbitzuen alorrean ikusten dira, eta haren atzetik datoz industria eta eraikuntza. Langile gehiago dituzten enpresak ere baikorragoak dira txikiagoak baino. 10 langiletik beherako enpresen ustez, datorren urtean okertu egin daiteke enpresa giroa. 2003ko emaitzei dagokienez, iaz aurreikusitakotik oso hurbil amaituko dute astea Nafarroako enpresen hainbat aldagaik; hala ere, inkestaren arabera, enpleguak uste baino bilakaera hobea izan du.
Foru Erkidegoko enpresek espero dute 2004an emaitzak hobetzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu