Foruzainek kolpeka eragotzi dute taxi gidariak Parlamentuan sartzea

Gutxieneko zerbitzuak egiteari muzin egin diote Iruñerriko taxilariek

Erredakzioa
2005eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Bi taxi gidarik erietxean amaitu zuten atzo, Nafarroako Parlamentuko atean zeuden foruzainen oldarraldiaren ondorioz. Foruzaingoak borrekin eta gomazko pilotekin eragotzi zuen taxilariek beraien autoetako giltzak Nafarroako Parlamentuan uzteko saioa. Ekintza sinboliko horren bitartez adierazi nahi zuten, aurrerantzean ez dutela gutxieneko zerbitzurik beteko. Apirilaren 14az geroztik greban daude Iruñerriko taxilariak, Gobernuak baimen berri «gehiegi» eman nahi dituela salatzeko.

Iruñerriko berrehunen bat taxi gidarik eta haien senidek manifestazioa egin zuten atzoIruñeko Jasokunde Elizatik han itxita daude Parlamentura. Sarasate pasealekuko bi aldeetako semaforoetara eta kale-argietara lotu ziren, eta trafikoa minutu batzuz eten zuten. Lehen unean Espainiako Polizia oldartu zitzaien, baina gero foruzainek Parlamentuko ateetatik bota zituzten. 17:30 eta 18:30 artean hainbat aldiz oldartu zitzaizkien taxilariei. «Foruzainek agindua zuten gu iritsi bezain pronto oldartzeko, ez baitiegu probokatu, familiarekin gindoazen eta», azaldu zuen Javier Azketa Teletaxiko presidenteak.Aralarrek Foruzaingoaren «jarrera faxista» salatu zuen, eta arduradunek «gatazka sustatu» dutela ziurtatu zuen. Txentxo Jimenez parlamentaria Taxien Legea eztabaidatzen ari zen batzordetik irten zen eta «erasoa amaitzeko asmoz» kalera jaitsi zen. Aralarrek prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Jimenezek eragotzi nahi izan zuen buruan zauria zuen taxilari bat atxilotua izatea, baina berak ere zenbait kolpe jaso ditu, eta Foruzainen arduradunak atxilotu nahi izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.