EkoNOMIA

Frantziak 10.500 milioi euro sartuko ditu bertako sei banku nagusietan

Credit Agricolek 3.000 milioi euro jasoko ditu, BNP Paribasek 2.550, Societe Generale 1.700, Credit Mutuelek 1.200, Caise d'Epargnek 1.100 eta Banque Populairek 950.

2008ko urriaren 21a
10:20
Entzun
Credit Agricole, BNP Paribas, Societe Generale, Credit Mutuel, Caise d'Epargne eta Banque Populaire Frantziako sei banku nagusietan 10.500 milioi euro sartzea erabaki du bertako Gobernuak, finantza krisiari aurre egin asmoz, Christine Lagardere Ekonomia ministroak esan duenez.

"Ezinbestekoa da diru hori ematea, haiek ekonomia behar bezala finatza dezaten", adierazi du Lagarderek.

Credit Agricolek 3.000 milioi euro jasoko ditu, BNP Paribasek 2.550, Societe Generale 1.700, Credit Mutuelek 1.200, Caise d'Epargnek 1.100 eta Banque Populaire 950.

Ekonomia ministroak dio Gobernua prest dagoela 2009an beste 10.500 milioi euro bideratzeko, "merkatuko tentsioek aurrera segitzen badute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.