Ekonomia

Frantziak eta Alemaniak Europako Batasuneko Itunak aldatzea proposatuko dute

Proposamena datozen egunetan aurkeztuko dutela iragarri du Nicolas Sarkozyk.

2011ko azaroaren 24a
15:46
Entzun

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak gaur iragarri duenez, Frantziako eta Alemaniak datozen egunetan Europako Batasuneko Itunak aldatzeko proposamen bat aurkeztuko dute elkarrekin. "Egoeraren larritasuna zein den badakigu eta horren pareko erantzuna bilatzen dugu", esan du Sarkozyk.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak gaineratu du batasuna fiskalaren arloan aurrera egin behar dela, baina euren proposamenak Europako Banku Zentralaren estatutuei ez diela eragingo esan du. "Proposamenak izango dira baina ez dute EBZrekin zerikusirik izango".

Abenduaren 9ko Europako Kontseiluaren bileraren aurretik emango dute ezagutzera proposamena. Ordura arte ez dutela ezer esan azaldu dute, eta Merkelek kazetarien galderak amaitzeko esan du euroa egonkortzea nahi bada politikak koordinatu behar direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.