35 orduko lan astea

Frantziako Asanblada Nazionalak 35 orduko lan astearen erreforma onartu du

Frantziako Legebiltzarrean 35 orenen erreforma lege proiektua onartu dute gaur. Gobernuak dionez, orain,"gehiago irabazi nahi dutenek lan gehiago egin ahalko dute". Erreformarekin, aparteko ordu gehiago sartzea ahalbidetuko da. Azken egunetan erreformaren aurka mobilizazio handiak egin badira ere, aldeko 350 bozekin eta kontrako 135ekin onartu dute erreforma.

2005eko martxoaren 22a
18:57
Entzun
Erreforma onartuta, langileek aparteko ordu gehiago sartzeko aukera izango dute, Gobernuaren arabera, "gehiago irabazi nahi dutenek lan gehiago" egiteko. Ordu horiek sartzea, diruarekin, ikastaroekin edo jai egunekin trukatu ahal izango dituzte.

Aparteko orduak sartzerakoan muga bakarra izango dute langileek: astean ezingo dituzte 48 ordu baino gehiago sartu, eta urtean lau asteko opor ordainduak egin beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.