Ekonomia

Frantziako BPG %2,2 jaitsi zen iaz, Bigarren Mundu Gerra amaiatu zenetik gehien

Hala ere, bigarren hiruhilekoan gatzeari utzi eta hazteari ekin zion berriro.

2010eko martxoaren 30a
11:06
Entzun
Iazko bigarren hiruhilekotik hazteari ekin dio berriz Frantziako ekonomiak, baina, hala eta guzitz, 2009an osotasunean hartuta, %2,2 galera izan du BPG Barne Produktu Gordinean; hau da, Bigarren Mundu Gerra osteko jaitsierarik handiena.

Azken hilabeteetan, ordea, goranzko joera hartu du. Iazko azken hiruhilekoan, urritik abendura, %0,6 igo zen BPG aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, batik bat, kontsumo pribatuaren eta administrazio publikoen kontsumoaren igoerari esker.

2008ko bigarren hiruhilekoan sartu zen atzeraldian Frantzia, eta 2009ko bigarren hiruhilekora arte datu negatiboak izan zituen. Aurtengorako egin dituzten aurreikuspenei dagokienez, lehen hiruhilekoan %0,4ko hazkundea espero du INSEE estatistika erakundeak, eta %1,4koa urte osoa aintzat hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.