Frantziako nekazariek mila milioi euro eskatu dituzte
PARIS. Banku edo autogintza sektoreak adibide jarrita, nekazaritza sektoreari laguntzeko plana eskatu zuten atzo Frantziako laborariek. Aldarrikapenak hobeto entzun zitezen, 52.000 nekazarik, 7.000 traktorek eta milaren bat aberek Parisko Eliseoko Zelaiak blokeatu zituzten, nekazaritza ustiategien sindikatuaren eta nekazari gazteen deiari erantzunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu