Frantziako Senatuak gaur arratsaldean onartu du behin betiko erretreten erreforma, eta orain azken balekoa Asanblada Nazionalak eman beharko dio. Bihar izango da bozketa hori.
Kontserbadoreek eta zentroko diputatuek egin dute egitasmoaren alde: 177 boto batu dira. Ezkerreko senatariak aurka azaldu dira: 151 boto.
Erretiroaren adina 60 urtetik 62ra atzeratzea nahi du Nicolas Sarcozyren (UMP) gobernuak, baita pentsioa oso-osorik jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67ra pasatzea ere. UMPk Asanblada Nazionalean Senatuan baino gehiengo handiagoa dauka.
Ekainean hasi zen erretreten erreformaren aurkako protesta, eta astez aste mobilizazioa azkartuz joan da. Baionan, esate batera, 10.000 lagun atera ziren kalera ekainaren 24ko manifestazioan, 15.000 irailaren 7koan eta 15.000az gora irailaren 24 eta urriaren 12koan.
ekoNOMIA
Frantziako Senatuak behin betiko onartu du erretreten erreforma
Asanblada Nazionaleko bozketa bihar egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu