Frantzian eta Espainian soldatak Europakoen azpitik igoko dira

EBn soldatak batez beste %2 igoko dira inflazioaren gainetik 2006an

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urriaren 4a
00:00
Entzun
Inflazioa kontuan hartuta, Polonia eta Malta soilik ditu atzetik Espainiak soldata igoeren handitik txikirako EBko zerrendan, eta Frantzia 16. dago. Mercer nazioarteko aholkularitza konpainiak atzo zabaldu zuen datorren urterako munduan zehar aurreikusten diren soldata igoerei buruzko txostena. 70 herrialde aztertu dira txostenean, eta horien artean Europako Batasuneko 24 (Zipre ezik). Datorren urtean, inflazioaren gainetik soldatak batez beste %2 haziko direla uste du Mercerrek.

Hazkunde ekonomiko handia duten Europa ekialdeko herrialdeetan handituko dira gehien soldatak, eta, aldiz, mendebaldean egonkorrago mantenduko dira. Hala ere, hazkunde ekonomikoa nahiko handia duen Espainian igoera %0,8koa izango da. Frantzian, berriz, %1,3 haziko dira. Mercerreko adituen ustez, munduan soldaten batez besteko igoera, inflazioaren gainetik,%2,4koa izango da datorren urtean, aurtengo %1,9koa baino handiagoa. Soldatak Indian haziko dira gehien, inflazioaren gainetik %7,3 hazita. Txinan, berriz, igoera %4,3koa izango da. AEBetan %1eko igoera aurreikusten du Mercerrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.