Frantziarekin tren lotura bultzatzeko eskatu du Volkswagenek

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Frantzia eta Iruñea arteko tren lotura bultzatzeko eskatu dio Administrazioari Nafarroako Volkswagenek. Nazioarteko trenbide zabalera ez edukitzeak tren garraioa «atzeratu eta garestitu» egiten dutela esan du multinazionalak.

Volkswagenek «trenaren aldeko apostu garbia» egin nahi duela iragarri zuen atzo. Tren garraio bidez egindako mugimenduak urtero %10 igo nahi du Volkswagenek, «ekologikoagoa eta merkeagoa» dela argudiatuz. Autoak egiteko materiala garraiatzen duten bi tren iristen dira egunero Europako beste herrialdeetatik Iruñera. Aldi berean, beste hiru ateratzen dira Frantziarantz, bakoitza 200 autorekin. Kopuru horiLandabenen egiten diren autoen %50 da.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.