FROBek dirua sartuko du Bankian, galerei aurre egiteko

2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
FROB Espainiako finantza erakundeak berregituratzeko erakundeak diru publikoa sartuko du Bankian, Europako Batasunaren erreskatearen zain egon gabe. Premiazko erabakia izan da, Bankiaren galerei aurre egiteko. Bankuak 4.448 milioi euro galdu ditu urteko lehen sei hilabeteetan. Bankuak 7.510 milioi euro erabili behar izan ditu funts horniduretarako, hau da, aktiboen galerari eta kobratu gabeko maileguei aurre egiteko. Bankiaren berankortasun tasa asko handitu da urte erdian, iazko abenduko %7,6tik ekaineko %11ra. Bezeroak bankutik ihes egiten ari dira: bezeroek 6.921 milioi euro atera dituzte bertatik.

Espainiako Gobernuak ez du jakinarazi zenbat diru sartuko duen Bankian. Berez, Espainiak eskura zituen Europak bankuen erreskaterako eskainitako 100.000 milioi eurotik 30.000, baina ez ditu eskatu.

Nazionalizatutako gainerako erakundeek ere galerak izan dituzte: CatalunyaCaixak 1.444,2 milioi euro galdu ditu (iaz 142 irabazi), eta Novagaliciak 1.399 milioi euro. CatalunyaCaixak %12,73ko berankortasun tasa dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.