FTk suizidioetan duen errua gutxietsi du Richardek
PARIS. France Telecomeko bost langilek beren buruaz beste egin dute bi astean. 23 dira aurten. Stephane Richard zuzendari nagusiak ez du uste enpresak zerikusirik duenik: «Bizitzako dramak dira». Haren esanetan, kasu horiek komunikabideetako albiste bihurtzeak «pertsona ahulak ekintzara pasatzera [beren buruaz beste egitera] bultza ditzake».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu