Irudia. Bratislava
FUNTSA BAI, HAUTESKUNDEAK ERE BAI
Bigarrenean, Eslovakiako Parlamentuak ontzat jo du EFSF euroguneko erreskate funtsaren erreforma. Horri esker, EFSF handitu egingo dute, eta aurrerantzean gai izango da dirua uzteko bai estatuei eta bai finantza erakunde pribatuei. Baiezkoa garesti pagatu du Iveta Radicova lehen ministroak: SaS liberala gobernutik bota du EFSFren aurka botoa emateagatik, eta hauteskundeak martxora aurreratu ditu, sozialdemokraten aldeko botoa ziurtatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu