ekonomia

Funtzio publikoan mobilizazio bateratu bat egitea aztertzen ari dira sindikatuak

Funtzio publikoan ordezkaritza daukaten sindikatuekin bilerak egin ditu ELAk, Eusko Jaurlaritzaren azken neurriei nola aurre egin erabakitzeko. Lehen erronda "positiboa" izan dela azaldu du sindikatuak.

2013ko martxoaren 29a
16:16
Entzun

ELAk Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, mobilizazio bateratu bat egiteko "aukerak aurrera" doaz. Oraindik mobilizaziorako egutegia zehaztu gabe dute, eta datorren astean edo hurrengoan eman dute horren berri.

ELAko ordezkariak CCOO, UGT, LAB, ESK eta EILASeko kideekin bildu dira. Martxo hasieran mobilizazio "indartsu eta iraunkorren" beharra aldarrikatu zuen ELAk, eta orduan iragarri zuen gainerako sindikatuekin bilduko zela.

Sindikatuaren asmoa mobilizazioak apirilean egitea litzateke, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua osoko bilkuran bozkatu aurretik (maiatzaren 10ean izango da hori). ELAren ustetan, mahai orokorrean murrizketen aurka egingo litzatekeen mobilizazioa "oso indartsua" litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.