Funverako langileek greba mugagabea hasi dute
BERA.Funverako zuzendaritzak 55 langile kaleratzeko eta gainontzeko 92 langileei 117 egunez kontratua eteteko espedientea aurkeztu du. Aurten, 253 egunez eten zaie kontratua, bi espedienteren bidez. Langileek herenegun greba mugagabeari ekin zion. Atzo, Bortzirietako alkateekin bildu ziren, eta gaur 18:00etan manifestazio egingo dute Beran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu