Hilabete eta erdiko grebaren ostean, urtarrilaren 25ean lanera itzultzea erabaki zuten Berako Funvera enpresako langileek. Baina, lanuztea amaituagatik, ELA eta LAB sindikatuen arteko liskarrak aurrera darrai. Joan den astean LABek zuzendaritzaren aurrean amore eman izana egotzi bazion ELAri, orain ELAk lanuzteak iraun zuen 47 egunetan «desagertuta» egotea leporatu dio LABi. «Laguntzaile soil eta pasibo bat besterik ez da izan; lan guztia ELAko kideek egin behar izan dute». Lanuztearen azken astean soilik agertu zela dio, odura arteko borroka emandako fruituak bere egiteko.
Protagonismoa lortzeko asmoz, bera leku txarrean uzteko «desitxuratzeak eta gezurrak» erabiltzea egotzi dio ELAk LABi, adibidez, kaleratu gehienak LABekoak zirela esanez. Aldiz, 47 kaleratutik 30 sindikatuko kideak direla argitu du ELAk. Enpresaren aurrean amorerik ez zuela eman ere erantzun dio LABi. «Zortzi kaleratu enpresan hartzea, lau kontratu errelebo eta berriro lanean hartzeko konpromisoa idatziz lortu ostean, eztabaidari eta botazioari uko eginez gero, aukera handia zegoen lanuztea modu txarrean bukatzeko».
Funverako lanuztean LAB «desagertuta» egon dela uste du ELAk
Grebak iraun duen denboran «laguntzaile soil eta pasibo bat» besterik ez izatea leporatu dio ELAk LABi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu