ekoNOMIA

G20ak munduko foro ekonomiko nagusi bihurtu nahi du, G8ri lekukoa hartuta

"Ekonomia indartsuagoa eta orekatuagoa" lortu nahi dutela jakinarazi dute. Gaur bukatuko dute Pittsburgh-eko gailurra, eta Obamak emango du ondorioen berri.

2009ko irailaren 25a
16:32
Entzun
G20ko herrialdeek jakinarazi dute munduko foro ekonomiko nagusi bihurtu nahi dutela, G8ri lekukoa hartuta. Pittsburgh-en (Ameriketako Estatu Batuak) daude batzartuta azken egunetan, eta gaur amaituko dute gailurra. AEBetako Gobernuak eman du aipatutako helburuaren berri, eta Barack Obama AEBetako presidenteak emango du batzarreko ondorioen berri.

G8ri lekukoa hartuta, G20k "ekonomia indartsuagoa eta orekatuagoa lortu nahi du", haien arabera. Finantza sistema berritu gura dutela adierazi dute eta txiroenen bizimodua hobetu.

Hala ere, AEBetako exekutiboak azpimarratu duenez, G20 munduko foro ekonomiko nagusi bihurtzeak ez du esan nahi G8 desagertu egingo litzatekeenik.

Kideak

G8. AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania, Errusia eta Japonia.

G20. AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Alemania, Errusia, Japonia, Argentina, Brasil, Mexiko, Australia, Indonesia, Saudiar Arabia, Txina, India, Hegoafrika, Hego Korea, Turkia eta Europako Batasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.