G7ko ordezkariek bi eguneko topaketa hasi zuten atzo Marseillan (Frantzia), beste atzeraldi baten beldur. Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusiaren esanetan, herrialdeek «ausardiaz» jokatu behar dute. Ez zuen zehaztu, ordea, garaiotan ausardiaz jokatzea zer den.
Zazpi herrialdeetako Finantza ministroak bildu dira Marseillan: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada. Baita banku zentral nagusietako eta NDFko arduradunak ere.
Ez daukate itxaropen handirik. Topaketaren amaieran ez dute agiririk kaleratuko, akordiorik lortzen ez badute agerian ez uzteko.
G7koek atzeraldiaren arriskuak aztertuko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu