Munduko estatu boteretsuenak biltzen ditu G8k, eta taldeko lau kide europarretako buruzagi nagusiak bilera egiten ari dira Parisen krisiari nola aurre egin aztertzeko. Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Italiako estatu eta gobernuburuak daude batzartuta Eliseoan. Halaber, bilkuran parte hartzen ari dira Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzodeko presidentea eta Jean-Claude Trichet EBZ Europako Banku Zentralekoa.
Europako buruzagi horiek gustura hartu dute bart AEBetako Ordezkarien Ganberak hango finantza markatua bere onera ekartzeko onartutako salbamendu plana -besteak beste, Gobernuak 700.000 milioi dolar jartzea aurreikusten du-, baina oraingoz baztertu egin dute Europako bankuek jasan ditzaketen kalteak saihesteko antzeko plan bat abian jartzea -300.000 milioi euro jarriko lituzkete-. Izan ere, Angela Merkel Alemaniako kantzeilaria proposamen horren aurka agertu da hasieratik.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta bileraren antolatzaileak agertu du batzarraren helburua Europak krisiaren aurrean jarrera bateratua hartzea dela, eta fronte gisa jokatzea arazoak gainditzeko.
Ekonomia
G8ko kide europarren batzarra krisiari nola aurre egin aztertzeko
Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Italiako gobernuburuak Parisen bildu dira. Europako Batzordeko lehendakaria eta Europako Banku Zentralekoa ere bileran dira. Bankuak salbatzeko AEBetakoaren moduko plan bat baztertu egin dute oraingoz. Nolanahi ere, irtenbidea elkarrekin bilatu behar dutela azpimarratuko du Frantziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu