Gabonetako ordaina kenduko dute Arabak eta Gasteizek

2012ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Gabonetako ordaina kenduko diete langile publikoei, baina modu ezberdinak baliatuko dituzte horretarako. Berez, Espainiako Gobernuak langile publikoei urteko soldataren %7,14 kentzea onartu zuen. Arabako Foru Aldundiaren kasuan, Gabonetako saria kenduta, ez da iristen kopuru horretara. Ondorioz, sariaz gain, datozen lau hilabeteetako soldataren zati bat ere kentzea erabaki du.

Gasteizko Udalak, berriz, Gabonetako saria kendu bai, baina datorren urteko udakoa urtearen hasieran kobratzeko aukera eman die langileei, sari osoa edo sariaren zati bat. Urtarrilean edo langileek nahi dutenean jasoko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.