Gainkostuez gain

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Dagoeneko Gipuzkoan AHTak 300 milioiren gainkostua baduen legez, Espainia eta Jaurlaritzaren zorpetzeak duen (eta izango duen) gainkostu hazkorrak kezka iturri izan behar du. Estatuen kaudimena, gehiegizko zorpetzea eta, finean, gastu politika susmopean jarri dute finantza merkatuek. Interes tasek gora egin dut,e eta estatuari gainkostua sortu zaio, berbarako Alemaniarekin alderatuz, bere zorra finantzatzeko garaian. Eta horrek inbertsio ahalmena gutxitzen du guztira. Enpresek ere zuzenean pairatzen dute egoera hori, eta finantzaketa urritu eta garestitzen zaie; horrek guztiak ez dio akzio azokari, noski, batere laguntzen. %1,43 galdu zuen atzo Ibex-35ek, eta 8.700 punturen langaz azpitik da, hiru egunean %6,5 argaldu ostean. Ehizarako zaletasuna galdu dute, bolada baterako, txerritxo ehiztariek. Eta EBZk, Europako Komisioak nahiz inbertsiogileek gainkostuen gainean hausnarketa egin dezan espero dute Espainiako Estatuarengandik.



ACS (-%1,15) eta Iberdrolaren (-%1,15) arteko lehiak auzitegietarako bidean jarraitzen du. Elkarren akziodunen batzarrak auzipetu dituzte, elkarri eragozpenak eta zangotrabak sortu nahian. Akziodun txikiaren interesaren izenean, ziurrenik.



Moody's rating etxearen ustez, egun euroaren amaiera aipatzea ez da burugabekeria. Askoren buruan zebilena aitortu du, horrenbestez, rating etxeak; gehientsuenetan merkatuaren atzetik dabiltzan erakusgarri. Euroa ez da amaitu, ez. Baina mehatxupean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.