Gakoak

2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
1Doikuntza. Gastuak eta diru sarrerak aintzat hartuta, 13.000 milioi euro inguruko doikuntza jasotzen dute 2013. urterako aurrekontuek. 2012ko doikuntza 25.000 milioikoa zen.

2Interesak. Interesak ordaintzeko, 38.000 milioi euro jarriko ditu Raxoiren gobernuak. Ministerio guztien artean 31.000 milioi izango dituzte gastatzeko.

3Zergak. Sozietate zerga moldatu, ondare zergari eutsi, eta loteria sarietan %20 atxikiko du gobernuak. Neurri horiekin ia 4.400 milioi euro bilduko ditu.

4Funtzionarioak. Ez dute soldata igoerarik izango datorren urtean. Hori bai, berriro aparteko bi ordain izango dituztela agindu die gobernuak.

5Helburua. Espainiako administrazio orokorraren defizita %3,8ra jaisteko helburua du gobernuak. Administrazio guztientzat %4,5eko helburua hitzartu zuen Bruselarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.