1Kopurua. 100.000 milioi euro izango dira, gehienez. Ikusteko dago benetan zenbat eskatuko dituzten. Eta ea Hego Euskal Herriko finantza erakundeek dirurik eskatuko duten.
2Baldintzak. Nagusiak finantza erakundeentzat izango dira, baina Eurotaldeak ohartarazi du Espainia kate motzean lotuko duela.
3Bueltatzea. Espainiaren ardura da dirua bueltatzea. Bankuek bueltatzen ez badiote, berak egin beharko du zuloaren kargu.
4Zorra eta defizita. Erreskateak zorra handituko du. Defizita ere handitu dezake. Beraz, murrizketa gehiago egitera behar dezakete.
5Merkatuak. Erreskatearen helburuetako bat finantza erakundeei zor merkatu pribatuetako ateak zabaltzea ere bada. Bihartik aurrera ikusiko da zer gertatuko den arrisku sariarekin eta kalifikazioekin.
Gakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu