Bizkaiko metalaren hitzarmenak 50.000 langileri baino gehiagori eragiten die. Aurrekoak 2011n galdu zuen indarraldia. Egungo negoziazioak 2018ko otsailean hasi ziren.
1. Negoziazioak, irekita. Greba deialdiak ez du eten bilera egutegia. Sindikatuak eta patronala bost aldiz bildu dira azken asteetan, eta beste hiru bilera dituzte zehaztuak. Hurrengoa gaur bertan da.
2. Subrogazioa. Sindikatuek bost arloko eskakizunak egin dituzte. Talka handienetako bat subrogazioarenean dago. Sindikatuek kontratu guztietan eskatzen dute; patronalak, aldiz, publikoetan bakarrik. Soldaten hobekuntzan ere ikuspuntu ezberdinak dituzte.
3. Aurten 18 greba egun. Urte beroa izaten ari da. Dagoeneko bost eguneko bi greba eginak dituzte, eta, udazkenekoekin, guztira hemezortzi greba egun lirateke.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu