lan istripua

Galdakaon 32 urteko langile bat hil da goizaldean

Lantokian biltegi lanetan ari zen kamioi batek jo du, eta jasandako zaurien ondorioz hil da.

2012ko urtarrilaren 23a
14:26
Entzun

Gaur goizaldean langile bat hil da Galdakaon (Bizkaia), Erletxeta industrialdean. Oraindik ez dute zer enpresan izan den istripua esan, baina Ertzaintzak jakinarazi duenez, 32 urteko gazte bat da hildakoa, eta lan istripua 04:00etan izan da. Europa Press albiste agentziaren arabera kamioi batek jo du langilea, lantokian.

Itxura denez, biltegi lanetan ari zirela maniobra bat egiten ari zen kamioia, langilea kolpatu duenean. Euskadi Irratiaren arabera, kamioiaren plataformak langilea zapaldu du. Ezbeharraren ondorioz, zauri larriak jasan ditu gazteak, eta horien ondorioz hil da.

Galdakaoko alkate Ibon Uribek samina agertu du Udalaren izenean istripuaren berri jakin ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.