Galdutako langile baten bila dabiltza Garesen

Lana amaitu ondoren aldageletara abiatu eta Arga ibaira erori dela uste dute larrialdi zerbitzuek

ERREDAKZIOA
2008ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Herenegundik 38 urteko langile baten gorpua bilatzen ari da Garesen Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako Agentzia. Sarria inguruan lanean ari zela Arga ibaira erori zela uste dute larrialdi zerbitzuek.

Beharginaren lankideek azaldu dutenez, 20:30 aldera, lana amaitu ostean, aldageletara joan zen langilea, baina ez zen inoiz hara iritsi. Aldagelak lanean ari zen tokitik 50 metrora baino ez daude, baina tartean ibaia pasatzen da, eta arriskua dago hamarmetro ingurutik hara erortzeko. Gaua izanda, gainera, arriskua areagotzen da.

Elkarretaratzeak

Euskal Herrian lan istripuetan hildako azken hiru langileen heriotza salatzeko, elkarretaratzea egin zuen LABek atzo, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzaren aurrean, Osalaneko kontseilu orokorra batzartuta zegoela. Ibon Zubiela Lan Osasuneko ordezkariak Administrazioaren «geldotasuna» salatu zuen, eta istripuen «konplize» izatea ere leporatu zion. CCOOk eta ELAk ere elkarretaratzeak egin zituzten, eta, bihar, LAB kalera aterako da berriro, Miarritzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.