Galerengatik 3.000 langile kaleratu ditu Vestasek
RANDERS. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 75 milioi euroren galerak izan ditu Vestas Wind Systems enpresa danimarkarrak. Uztailetik irailera hobetze bat antzeman duen arren, 3.000 langile kaleratuko dituela iragarri du. Joan den urtean, urtarriletik irailera 264 milioi euroren irabaziak erdietsi zituen haize errotetarako turbinen ekoizleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu