Galiziako sor-marka duten muskuiluen elkartea, erabakiarekin kezkatuta

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Galiziako kontserben sektorean bereziki arduratuta agertu da sor-marka duten muskuiluen elkartea Europako Parlamentuaren erabakiarekin. Francisco Alcaldek, elkarteko presidenteak, beharrezkotzat jo du jakia non arrantzatua den zehaztea, tokiko kalitatezko produktuei balioa emateko. Etiketen iruzurraren gaineko salaketak eraman dituzte jada Europako Batzordera. Irailean Antolin Sanchez Presedo eurodiputatuak salatu zuen Txiletik eratorritako muskuiluak Galiziakoak bailiran bezala etiketatzen ari zirela. Gobernutik «lasaitasuna» eskatu diote sektoreari, eta Rosa Quintana Arrantza kontseilariak ziurtatu du adierazi egingo dela toki zehatz bateko produktuen jatorria. Oro har tamaina handiko sektorea da kontserbena Galizian. 11.950 lanpostu sortzen ditu, eta BPGaren %3 da. 65 kontserba enpresa daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.