Galizian ere greba egingo dute martxoan
Galiziako Sindikatu Arteko Konfederazioak (CIG) grebara deitu du martxoaren 29an. Bat egin du Hego Euskal Herriko deialdiarekin. Hala ere, Espainiako CCOOk eta UGTk greba antolatuko balute, CIG prest dago eguna aldatzeko eta haiekin bat egiteko, betiere «martxoa baino geroago ez bada».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu