ekonomia

Gallardo taldeak Corrugados itxiko duela jakinarazi du enpresa batzordeak

Langileen ordezkariek ohar baten bidez azaldu dute zuzendaritzarekin bilera izan dutela eta hurrengo egunetan enpresa ixteko erregulazioa aurkezteko asmoa agertu duela enpresak.

2013ko martxoaren 21a
19:26
Entzun

Corrugados Azpeitiako enpresa batzordeak bihar 11:00etan agerraldia egingo du. Egoeraren azterketa eta aurrera begirako planteamenduaren berri emango dute. Enpresa batzordearen arabera, erabakiaren atzean taldeak Getafen (Espainia) duen enpresaren aldeko hautua dago.

Corrugados Azpeitiaren lan gatazka aspaldikoa da, baina iazko ekainean gaiztotu zen erabat. Hil horrek 15 zituela greba mugagabeari ekin zioten langileek, zuzendaritzak baldintza gordinak jarri zizkielako aurretik: 60 langile kaleratzeko asmoa azaldu zuen dosier baten bidez, eta soldatak %35 jaistekoa; urteko lanaldia 49 ordu gehiago luzatzea nahi zuen, gainera. 

Aurretik 100 langile kaleratuak zituen zuzendaritzak urte hasieran —87 boluntario—, Jaurlaritzak 140 kaleratzeko dosierra bakarrik zati batean onartu ziolako. Greba mugagabea izan zen erantzuna ekainean, eta produkzioa erabat geratu zen Azpeitian sei hilabete eta erdiz.

Greba utzi, eta lanera itzultzearekin batera, laster jakinarazi zieten oporretan zirela. Gallardo taldeak denbora irabazi nahi izan zuen, epaitegien ebazpenak eta langileen borrokak eragindako egoeraren aurrean, zer egin erabakitzeko. 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.