Gamesa ixtearen kontra azaldu dira alderdi politiko guztiak

Egoera zertan den azaltzeko Parlamentuan agerraldia egiteko eskatu diete langileei eta Lan sailburuari

Erredakzioa
Iruñea
2010eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Gamesak Altsasun duen lantegia ixtearen kontra daude Nafarroako Legebiltzarreko talde politiko guztiak. Eta enpresako zuzendaritzak jarrera alda dezan ahal duen guztia egiteko eskatu dioteNafarroako Gobernuari. Dagoeneko horretan ari dela ziurtatu du UPNk, betiere legeak uzten dionaren barruan. Enpresa batzordeko kideei eta Jose Maria Roig Nafarroako Lan sailburuari agerraldia egiteko eskatu diete, egoera zertan den azaltzeko.

Carlos Garcia Adanera UPNko legebiltzarkidearen hitzetan, bere alderdia ere beste guztiekin bat dator itxierari irtenbide bat topatu behar zaiola.

Samuel Caro PSNko legebiltzarkidearen esanetan, beharrezkoa da langileei entzutea, emaitza ekonomiko onak dituen lantegi bat ixteko arrazoiak ulertzeko. CDNko Jose Andres Burguete eta Nafarroa Baiko Patxi Zabaletak Sakanan duten lan egoera txarra azpimarratu dute, hilabete gutxian ixten den hirugarren lantegia izango delako Gamesarena, eta eskualdeko langabezia tasak %20a gainditu duelako.

Sakanako ezker abertzaleko hautetsiek, berriz, lanpostuen defentsan eta Gamesa ixtearen kontra manifestazioa deitu dute ostiral arratsalderako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.