GAMESA. Sikorskyaren ekoizpena Gasteizera itzuliko da

Moasa lantegiarentzako beharra ziurtatuko da gutxienez 2007ra arte

Erredakzioa
2005eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Duela bi urte Gamesak Sevillara bidalitako produkzioa berreskuratuko du Gasteizko Moasa lantegiak. Enpresak, gutxienez 2007ra arte Arabako hiriburuan mantendu nahi du Sikorsky helikopteroaren produkzio zatia. Halere, sektore aeronautikoan Sevillak «gune estrategikoa» izaten jarraitzen duela nabarmendu du zuzendaritzak.

Modu honetan, Gasteizko Moasa lantegiko 170 beharginek lana ziurtatuta dute 2007ko abendua bitartean. Hainbat sindikatuk salatu moduan, «langileen borondate onaren kontura» hiru urteko hitzarmena egin zuten zuzendaritzarekin, eguneroko hogei minutuko atsedenaldia bertan behera utzi eta laurogei orduko gordekina izateko. Hala, 80.000 lanordu ziurtatu ditu zuzendaritzak beste bi urtez. Bitartean, Gamesako Fuasa eta GPA lantegietako mila bat lagunen beharra kolokan geratzen dela azpimarratu dute.

Fuasa eta GPA

Era berean, bi lantegiotan zaildu egin da egoera zuzendaritzaklan kostuak murrizteko eskatu ostean. Iraila bitarteko tartea utzi die enpresak, Moasari jarraiki, batzorde biei lan hitzarmena berritzeko. Hala bete ezean, Miñaoko GPA lantegian zuzendaritzak %30eko langile murrizketa egingo duela agindu du. Berantevillako kasuan, berriz, Fuasako zuzendaritzak ez die langileei mehatxu egin. Halere, batzordeko kide batek azaldu moduan, «Miñaora bidaliko dituzte langileetako batzuk eta Mirandako unitate eolikora beste batzuk Enbraer-ko produkzioak behera egin duelako».

Langileen ordezkariek, mehatxuen aurrean, euren eskarien azpitik dagoen lan itunik onartuko ez dutela nabarmendu dute. «Duela hilabete Moasarenaren antzeko aurreakordioa bertan behera utzi zuen beharginen %70k».Gamesako zuzendaritzak irailean hartuko du erabakia, lan itunen inguruan egindako aldaketen arabera. Era berean, urrian aurkeztuko ditu berregituratze egitasmoaren ingurukoak. Hain zuen, Prega planak sindikatuen kezka piztu du. Hauen ustez, langileria murrizketak ez baitu lan zama bermatuko eta, beraz, epe motzean unitate aeronautikoa saldu eta eolikoarekin geratzea erabakiko baitu enpresak. Zuzendaritzak, bere aldetik, ezeztatu egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.