Gamesak %29 irabazi du nazioartekotzeari esker
BILBO. Lehen seihilekoan, iaz garai berean baino %29 gehiago irabazi du Gamesa taldeak: 29 milioi euro. Haize errota fabrikatzailearen arduradunek azaldu dutenez, enpresak nazioartean hedatzeko egin duen ahaleginari esker erdietsi ditu emaitza «on» horiek. 1.297 milioi euroren salmentak egin ditu, iaz baino %26 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu