EKONOMIA

Gamesak 30 milioi euro lortu ditu etekinetan, iaz baino %20 gehigo

Nazioarteko negozioak izan dira gakoa. Indian bikoiztu egin dira salmentak eta Hego Ameriketan, bost bider igo dira. 

2011ko azaroaren 11
17:34
Entzun

Gamesak 30 milioi euroko etekinak lortu ditu aurten, iraila bitartean; iaz baino %20 gehiago. Hala adierazi du gaur Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak. Gakoa nazioarteko negozioetan dagoela azpimarratu dute. Nazioarteko salmentek bildu dute aerogeneradoreen salmentaren %94. 

Urteko lehendabiziko bederatzi hilabeteetan Gamesak 2.015 milioi euro lortu ditu, iaz baino %13 gehiago da hori; eta ustiapen emaitza gordina 223 milioi eurokoa izan da, hau da, %11ko hazkundea izan du.  

Aerogeneradoreen salmentak %23 hazi dira, 1.965 megawattera iristeraino. Gamesak azpimarratu du Indiaren ekarpenak gero eta handiagoak direla sektorean; bertan bikoiztu egin dituzte salmentak. Hego Ameriketan (Argentina, Txile, Uruguai, Paraguai eta Brasil hegoaldean) etekinek bost bider egin dute eta Europa ekialdeko herrialdeetan ere gorantz egin dute. 

Txina eta AEBk merkatu estrategikoak dira oraindik ere, salmenten %21 eta %14arekin, hurrenez hurren. Europan %22ko hazkundea izan du. 

Datorren urteari begira salmentak 3.000 eta 3.500MW bitartean ibiliko direla aurreikusten du Gamesak. 




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.