Gamesak 60 haize errota egingo ditu Kaliforniarako
MADRIL. AEBetan beste kontratu bat lortu du Gamesak: Western Wind Energy Corporationek 60 haize errota egiteko eta datozen hamar urteetan haien mantentzeaz arduratzeko eskatu dio euskal enpresari. Haize errota horiek Kaliforniako hegoaldean jarriko dituzte, Windstar proiektuaren barruan. Gamesak apirilerako entregatu beharko du 60 haize errota horietatik lehena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu