Gamesak haize errotetarako palak ekoizteko goi teknologiako lantegi berria irekiko du Pennsylvanian. Horretaz gain, ekialdeko bulego nagusiak eta garapenerakoak Filadelfiara mugitzea erabaki du; izan ere, «AEBetako merkatuan sendotzeko aurrerapauso handia» dela uste baitu enpresak.
Gasteizko enpresa Pennsylvaniako Estatuarekin negoziatzen aritu da azken hilabeteetan, eta, negoziazio horiei esker, estatu hartako hainbat lantegi elektrikok Gamesari 600 MWko potentzia eolikoa erosteko aukera zabaldu da.Estatuaren eta enpresaren arteko akordioen bitartez, Pennsylvaniako enpresek Gamesak garatutako energia eolikoa erosiko dute, eta, aldi berean, kontsumitzaileek behar duten energia «garbiaren» eskaria hornituko da.AEBetako ekialdeko kostan ezezik mendebaldeko hainbat estatutan ere energia proiektuak garatzen ari da Gamesa.
Gamesak airesorgailu fabrika irekiko du AEBetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu