Gamesak bost haize errota jarriko ditu Mexikon

Rumorosako haize parkean instalatuko ditu aerosorgailuak eta hamar MW-eko potentzia izango dute

Erredakzioa
2009ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Turbo Power Baja Energy konpainiarentzat bost haize errotaegingo dituela jakinarazi zuen atzo Gamesa korporazioak. Arabako enpresak Rumosorako haize parkean jarriko ditu aerosorgailuak, Kalifornia Beheream, Mexikon, eta lanak aurtengo bigarren seihilekoan hasiko direla jakinarazi zuen. Sorgailuak ekoitzi ez ezik, instalatze eta mantentze lanak ere bere gain hartuko ditu Gamesak.

Kalifornia Behereko estatuko gobernuarekin sinatutako akordioaren arabera, G87-2.0 MW motako bost haize errotekin hornituko du parkea Gamesak eta, guztien artean, 10 MW-eko potentzia izango dute. Lortutako energia, 2.150 petrolio tona ordezkatzeko beste izango da. Era berean, haize errotek urtero 15.000 CO2 tona isurtzea ekidingo dutela ziurtatu dute.

Lortu berri duen kontratuarekin, Mexikon haize energia gehien instalatu duen enpresa bilakatuko da Gamesa, guztira 186 MWeko potentzia ezarri duela. Nazioartean, aldiz, aerosorgailuen hirugarren ekoizlea da Arabako konpainia. Mundu osoan 16.000 MW eoliko instalatu ditu, 3,4 milioi petrolio tonek beste energia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.