Gamesak eta Iberdrolak parke eoliko bat egingo dute Hondurasen

51 aerosorgailu jarriko dituzte eta 105 megawatteko potentzia izango du Cerro de Hula izeneko parkeak

Erredakzioa
Donostia
2010eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Gamesak eta Iberdrola Ingeniaritza eta Eraikuntza enpresek osatutako partzuergoak parke eoliko bat egingo dute Hondurasen. Cerro de Hula izena edukiko du, eta 105 megawatteko potentzia. Partzuergoan %76ko parte-hartzea dauka Gamesak, eta %24koa Iberdrolak.

Instalazioen jabea Mesoamerica Energy enpresa da. Energia berriztagarrien gaineko proiektuak sustatzeaz arduratzen da hura Amerikako erdialdeko herrialdeetan. Bi euskal enpresek lortutako kontratuaren arabera, urte eta erdiko epea izango dute parkea eraikitzeko. Gamesak egindako G-87 motako 51 aerosorgailu jarriko dituzte.

Hain zuzen,Gamesa arduratuko da energia sorgailu horiek egiteaz, hornitzeaz, garraiatzeaz eta muntatzeaz, baita hurrengo bi urteetan haien mantentze lanez ere. Iberdrolak aerosorgailuak jartzeko oinarriak diseinatuko ditu, haietara iristeko bideak eta muntaketa plataformak. Ebakuazio sistema bat ere egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.