Gamesak parke eoliko bat saldu dio Poloniako RWEri
BILBO. Gamesak Polonian duen Taciewo parke eolikoa saldu dio herrialde horretako RWE Renewables Polska enpresari. Ez du zehaztu zenbaten. Parle eolikoak 30 megawatteko potentzia du, eta hamabost aerosorgailu ditu. Urtean 32.500 etxebizitzatan erabiltzen den energia sortzen du Taciewoko parke eolikoak, eta 65.000 tona CO2 isurtzea saihesten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu