Enpresak

Gamesak parke eolikoa egingo du Chiloen

65 MW-ko instalazioa eraikiko du Txilen, Chiloe uhartean.

xabier martin
2015eko ekainaren 30a
09:45
Entzun

Transantartic Energia y Bosques de Chiloé enpresarekin kontratua sinatu du Gamesak, eta horren bestez parke eolikoa egingo du estreinakoz Latinoamerikan
5 MW-ko erroten teknologiarekin. GI 128-5.0 ereduko ardindar sortzaileak jarriko ditu euskal enpresak Chiloeko uhartean, 65 MW-ko parkea osatu arte.

San Pedro II parkeak hamaihiru errota izango ditu, eta Gamesa arduratuko da parke hori eraikitzeko atal guztietaz. Lan zibila, elektrikoa, garraioak eta instalazioak, dena Gamesaren ardura izango da. 2016ko lehen hiruhilekoan 5MW-ko errotek parkean egon beharko dute, eta handik urtebetera parkeak martxan egon beharko du.

"Kontratu hau mugarria da gurentzat, 5MW-ko lehen plataforma jarriko baitugu Latinoamerikan; gainera, teknologia horretako inoizko kontaturik handiena da", esan du Hipolito Suarezek, Gamesako Latinoamerikako adarreko zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.