Gamesako kaleratzeak salatu dituzte sindikatuek

2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Gamesak munduan 1.800 langile (2.600, urte hasieratik) kaleratuko zituela iragarri zuen herenegun; horietatik zuzeneko enpleguak, «Espainian», 480. ELAren ustez, zuzendaritza da «erantzule bakarra». Haren irudiko, kaleratzerik gabe kostuak eta eraginkortasun gabeziak ken daitezke. CCOOk langileen iritzia kontuan hartzearen alde egin du: «Espediente hori ezartzen bada, Gamesa ez da bideragarria, gure ustez». CCOOren arabera, balio eta eskubide berak dituzte Nafarroako zein Espainiako langile guztiek. UGTk, berriz, uste du kaleratze gehien «Zamudion, Nafarroan eta Madrilen» izango direla. Yolanda Barcinak espero du Nafarroan eragina «ahalik eta txikiena» izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.